Lazkao Txiki eta euskara, MURALA

by Eneko Caballero

  • 4.500,00

    Funding Goal
  • 6.234,00

    Funds Raised
  • 0

    Days to go
  • Target Date

    Campaign End Method
Raised Percent :
100%
The campaign is successful.

Eneko Caballero

1 Campaigns | 0 Loved campaigns

See full bio

Campaign Story

 

Emaneurre Taldeak herrian kultur eta kirol ekimenak antolatzeaz gain, beti izan du geure hizkuntzarekiko konpromezua. Euskararen alde egin dugu, eta garrantzitsuena, euskaraz egin dugu. Euskara hutsean antolatu ditugu ekimen guztiak, euskaraz bizi, sortu eta pentsatu dugu. Ez dugu irudikatzen euskararik gabeko Ordiziarik, ezta Euskal Herririk ere.

Emaneurre Taldearen kezka izan da eta da, euskararen etorkizuna. Euskararen egoerak kezkatzen gaitu, bai erabilerak eta baita hizkuntzaren jatortasunak ere. Lazkao Txikik ere bazuen kezka hau, hizkuntzaren iraupenak ez ezik, jatortasunak ere kezkatzen zuen. Erdararen eragina zenbaterainokoa zen jabetzen zen, eta honela zioen.

MARTXA HONETAN AURKI ERDARAZ  HITZ EGINGO DUGU, EUSKARAZ ARI GARELAKOAN

Esaldi aproposa iruditu zaigu Ordiziako kaleetan margotzeko eta Nextor eta Aitor Otaño grafitigileei proposatu genien gure ideia.  Lazkao Txiki  gogoratuz eta berak zuen kezka kaleratuz, Ordiziako Santa Maria-Andre Maria kaleko 18.ean ondorengo mural hau egiteko aukera dugu.

 

NEXTOR OTAÑO – AITOR OTAÑO

Gure margoetan euskal kultura eta artistak isladatzea gustatzen zaigu, gure erroetan oinarriturik mundu  global honetan dibertsifikazioa aldarrikatzeko asmoarekin. Emaneurreko lagunak gugana hurbildu zirenean, euskararen bilakaerari buruz zituzten kezkak partekatuz eta kezka horiek Lazkao Txikiren kezkekin parekatuz,  Lazkaomendiko bertsolari handiari omenaldi polit bat egiteko aukera paregabea zela ikusi genuen. Beraz, bi asmo nagusirekin ekin genion lanari: ikusleei euskararen erabilerari buruz gogoeta eginaraztea eta, aldi berean, bertsolari handia omentzea.

Iturri ezberdinak aztertu ondoren, hemen aurkezten dizuegun diseinura iritsi gara. Diseinu honetan Lazkao Txikiren irudia ikusi dezakegu lehen planoan eta atzealdean hain maitatuak zituen Txindoki eta Lazkaomendi agertzen dira. Goiko aldean, haren doinuetan hain garrantzitsuak ziren txoriak, “txoriak zirela bertsolari onenak” esaten baitzuen eta gorago euskararekiko bere kezka adierazten zuen esaldia:

“Martxa honetan aurki erdaraz hitz egingo dugu euskaraz ari garelakoan”

Azkenik eskuetan ordulari bat, orratzen artean EUSKARA hitza irakur dezakegularik. Ordulari honek esanahi irekia izan dezake, baina guri hil aurretik anestesistari egin zion azken txistea datorkigu burura:

“Zuk jarriko nauzu lotan, baina bihar esnatzeko zeinek jarriko dit despertadorea?”

 

HELBURUAK

  • Lazkao Txikik euskararekiko zuen kezka hori mural batean azaltzea, eta kontzientzia sortzea.
  • Lazkao Txiki oroitu eta omentzea.
  • Ordiziako kaleei kolorea eta nortasuna ematea.
  • Kale-arte lan honekin, herriko kultur ondareari ekarpena egitea.
  • Herri-proiektua izatea nahi dugu, auzolanari eta ahalegin kolektiboari esker lortuko dena.

 

NOLA LAGUN DEZAKET/DEZAKEGU?

Proiektu honek sustengu ekonomikoa behar du eta “Crowdfunding” bidez finantzatzea da erronka.  Bultzatu nahi duen edozein pertsonak zein taldek egin dezake ekarpena. Kopuru txikikoak zein handikoak izan litezke ekarpenak. Helburu ekonomiko bat finkatuko dugu eta gutxieneko dirurik lortzen ez bada, proiektua ez da egingo eta ekarpena egiteko konpromezua hartu duenarentzat ez du inolako kosterik izango.

Beste modu batera ordaindu nahi baduzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, azpiko harremanak linkari klikatu eta idatziguzu mezua. Jarriko gara zurekin harremanetan.

Rewards

10,00

MURALAREN POSTALA jasoko dut, oroigarri bezala.

Campaign already completed.
28 backers

20,00

MURALAREN LAMINA bat jasoko dut, oroigarri bezala.

iraila, 2022

Estimated Delivery
Campaign already completed.
84 backers

80,00

Herriko KUADRILLA edo lagun taldeei zuzendua. Kuadrillaren izena azalduko da muralean eta muralaren LAMINA bat izango duzue oroigarri bezala.

iraila, 2022

Estimated Delivery
Campaign already completed.
20 backers

100,00

Elkarteei, entitateei, taldeei eta eragileei zuzendua. Entitatearen izena azalduko da muralean eta muralaren LAMINA izango duzue oroigarri bezala.

Campaign already completed.
19 backers